Ostegun gauean lapurretan egin zuten Traña-Matienako txosnagunean eta bertako eragileei "kalte ekonomiko handia" eragin zieten. Halaxe jakinarazi du txosna batzordeak bere sare sozialetan. "Txosnetan lapurtzea, azken finean, herriko eragileei erasotzea da; hau da jaien antolaketan parte hartzen duten herritarren aurkako erasoa da. Hilabete luzeak eman ditugu egitarau oparo baten antolaketan. Horrelako ekintzek kalte materiala baino haratago doan mina eragiten dute", salatu du.
Gainera, txosna batzordekoen esanetan, ez da lehen aldia gure herrian horrelako eraso bat gertatzen dela, bai San Prudentzio jaietan eta bai San Trokaz jaietan". Hala ere, asteburu honetan txosnak "inoiz baino ilusio handiagoz" zabalduko dituztela adierazi dute: "Eraso hauen aurreko sendagai onena auzoaren maitasuna eta elkartasuna jasotzea da".