San Trokaz egunean ez da jaunartzerik egingo Abadiñon

Ekaitz Herrera 2025ko mai. 8a, 17:18

Urteetako ohitura kristauak etenaldia izango du aurten, Abadiñoko egun handian. San Trokaz eguneko mezan ez da jaunartzea egingo duen umerik egongo. 

Goizeko meza amaitzen denean, herriko dantzariak San Trokaz plazan batzen dira herritarren, ordezkari politikoen eta jaunartzea egin berri duten umeen aurrean dantzari dantza-sorta osoa eskaintzeko. Aurten, baina, agintariak baino ez dira jesarriko udaletxearen aurrealdean, ez dago-eta jaunartzea egingo duen umerik. Halantxik jakin ahal izan du ANBOTOk. Edozelan ere, udalerriko egun nagusiko ekitaldia egin egingo dute. Talde Batuak taldeko dantzariek eta Txanbolin txistu taldeko kideek ez dute hutsik egingo: 13:00etan hasita, dantzari dantza osoa eta irlanderak eskainiko dituzte.

Bestalde, Gerbas, santrokazetako pertsonaia nagusiak, maiatzaren 12an, Santo Domingo egunez, irtengo du kalejiran, dantzariek eta txistulariek lagunduta. Egun horretan, dantzariek azken entsegua egingo dute maiatzaren 15aren atariko modura. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!