Abadiñoko Udalak zehapen-espedientea ireki dio udal erakinak zein lokalak garbitzeaz arduratzen den Limpiezas Abando S.L. enpresari, garbiketa-kontratua behar bezala ez betetzeagatik. "Antzeman ditugun arau-hausteak kontratuan ezarritako baldintza teknikoei eta indarrean dagoen lan-araudiari eragiten dietenez, zigor ekonomikoak eta kontratua etetea ekar dezakete", adierazi dute.
Oharrean jakinarazi dutenez, zehazki bi arau-hauste antzeman dituzte. Batetik, egiaztatu dute garbiketa enpresak erabiltzen dituen produktuek ez dituztela agiri teknikoan eskatzen diren ekoetikeratik. Bestetik, egiaztatu dute indarrean dagoen lan araudia eta adostatuko soldata baldintzak urratu dituztela.
Gauzak horrela, Abadiñoko Udalak 2.307,92 euroko zigorra ezarriko dio garbiketa enpresari, kontratuan eskatzen diren garbiketa produktuak erabili ez direlako. Era berean, 23.079,23 euroko zigorra ezarriko zaio enpresari, lan araudia ez betetzeagatik; izan ere, langile bakoitzari, 800 eurotik gorako kalte ekonomikoa eragin die horrek urtean.
“Abadiñoko Udalak konpromisoa du gure bizilagunei kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko. Ezinbestekoa da kontratuak behar bezala betetzea eta langileen ongizatea bermatzea, eta, horretarako, zerbitzuen jarraipen estua egiten dugu. Eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak kalitatezkoak direla ziurtatu nahi dugu”, esan du Mikel Urrutia alkateak.