San Prudentzio jaiak

[ARGAZKI GALERIA] Traña-Matienako umeen pilota txapelketa azken txanpan sartu da

Anboto 2025ko mai. 2a, 09:51

Azken egunetan hainbat partidu jokatu dituzte.

Traña-Matienako San Prudentzio jaien barruan, umeen pilota txapelketa ari da jokatzen hainbat mailatan, prebenjaminetatik hasi eta haur-kategoriara arte. Aste honetako kanporaketetan, besteak beste, bikote hauek egin dute aurrera: Sugoi Ardanza-Paul Arriaga bikoteak prebenjaminetan; Gari Arrieta-Aetz Solozabal bikoteak benjaminetan; Mikel Mujika-Oier Laderas bikoteak kimuetan eta honeko hiru bikoteek haur-kategorian: Endaitz Anton-Xuban, Aratz Casas-Oier Zenarruzabeitia eta Andoni Bediaga-Igotz Atutxa. 

Finalak maiatzaren 9ko barikuan, 18:00etan, jokatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!