San Prudentzio jaiak

San Prudentzio jaiak direla eta, tren eta autobus zerbitzuak indartuko dituzte

Anboto 2025ko mai. 1a, 10:18

Traña-Matienako San Prudentzio jaiak direla eta, tren eta autobus zerbitzuak indartuko dituzte. 

Alde batetik, Abadiñoko Udalak Gautxori, gaueko doako autobusa, jarriko du. Maiatzaren 3an eta 10ean egongo da zerbitzu hau. Autobusa gelditu barik ibiliko da 00:00etatik 4:00etara, Andra Maritik Traña Matienara. 

Bestetik, Euskotrenek tren-zerbitzua indartuko du, maiatzaren 3tik 4ra eta 10etik 11ra bitarteko gauetan. Gaueko ohiko zerbituza indartu egingo du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!