"Euskal Herrian ez dago herririk, txistua entzuten ez denik", horixe esanda eman diote gaur iluntzean txosnei irekiera. Jendetza batu da San Prudentzio jaietako txosnen irekieran. Aurtengoan, Txanbolin taldeko kideak izan dira txosnetako txupinazoa jaurti dutenak, eta beraientzat "gustoa" dela nabarmendu dute.
Bestalde, txosna batzordeko ordezkariek herriko gazte eta ez hain gazteei herri mugimenduetan parte hartzeko deia luzatu diete, baita jaietan ere. "Herriak behar zaituzte", adierazi dute.