Abadiñoko EAJk aparkaleku bertikala eraikitzea proposatu du

Anboto 2025ko api. 29a, 10:53

Traña-Matienan auzoan, Arzubiako parkingean, eraikitzea proposatu dute jeltzaleek. Bertan 100 bat aparkaleku berri sortu daitezkeela adierazi dute. "Inguru osoan trafikoa arintzeko eta mugikortasuna hobetzeko" aukera emango lukeela diote.

Traña-Matiena auzoan aparkaleku bertikal bat eraikitzea proposatu du Abadiñoko EAJk. Arzubiako parkingean joango litzateke eta 100 bat aparkaleku berri sortuko lituzke, jeltzaleek ohar batean azaldu dutenez. Diotenez, "inguru osoan trafikoa arintzeko eta mugikortasuna hobetzeko" aukera emango luke. EAJk gobernu taldeari eskatu dio eskaria kontutan hartzea eta "proiektuaren bideragarritasunean lanean jartzea". Nabarmendu dutenez, “legegintzaldiko lehen bi urteotan ez baitzarete inguru honetan aparkalekuen eskasiari konponbidea emateko gai izan”.

Aparkatzeko arazoari irtenbide "berritzaile" eta "eraginkorra" da parking bertikala, jeltzalee berbetan: "Erabilgarri dagoen espazioa optimizatzea ekarriko lukeelako, lurzoru gainazal handiak okupatu beharrean". Proiektuari aurre egiteko finantzaketa publiko-pribatuko ereduak kontutan hartzea proposatu dute.

Aparkaleku bertikala inguruan bertan integratzea eskatu du EAJk, "inpaktu bisual handirik eragin ez dezan". Jeltzaleek ziurtatu dutenez, “teknologia aurreratuarekin diseinatzen bada, ibilgailu elektrikoak kargatzeko eta deskargatzeko guneak jar litezke, bai eta eguzki panelak ere, aparkalekuaren funtzionamendurako. Halaber, eraikuntzan material jasangarriak erabiliko balira, azpiegitura moderno eta ekologikoa izan liteke”.

Trafiko Ordenantzari alegazioak

Bestalde, EAJ jakitera eman du gobernu taldeak joan zen martxoan onartutako Trafiko Ordenantzari alegazioak aurkeztu dizkiola. Azaldu dutenez, auzoko mertakataritza sustatzeko helburuagaz landu dituzte alegazioak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!