Astolako kiroldegiko ostalaritza instalazioak ustiatzeko kontzesioa abiatu dute

Anboto 2025ko api. 24a, 19:43

Interesdunek maiatzaren 5era bitarte izango dute eskaintzak aurkezteko aukera.

Abadiñoko Udalak Astolako kiroldegiko ostalaritza-instalazioak ustiatzeko kontzesioa abiatu du. Kiroldegiko taberna eta futbol-zelaiko taberna kokatuta dauden espazioak esleituko dira prozesuaren bitartez, eta interesdunek maiatzaren 5era bitarte izango dute eskaintzak aurkezteko aukera. Lehiaketako oinarriak eta baldintzak LOTURA HONETAN kontsultatu daitezke.

Tabernako esleipena bi urtekoa izango da, baina urtez urte luzatu ahal izango da alde biek hala adosten badute. Taberna esleitzeko pleguan nahitaez bete beharreko zenbait alderdi jasotzen dira. Besteak beste, irekitzeko gutxieneko ordutegia eta egunei buruzko baldintzak. Horrez gainera, euskararen ezagutza eta udan menuak edo plater konbinatuak eskaintzeko konpromisoa modu positiboan baloratuko dira, udalak ohar batean azaldu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!