Istripua gertatu da gaur arratsaldean Abadiñon, Traña-Matienatik Zelaietara bidean, Astola auzoan. Bide ondoko arbola bat errepidetik zihoan auto baten gainera jausi da. Autoaren gidaria ez da zauritu. Hala ere, errepidea itxita egon da arbola eta autoa erretiratu bitartean.