Zainketa emozionala Abadiñoko institutuko gida-lerroetariko bat

Maialen Zuazubiskar 2025ko api. 11a, 10:16

Juaristi, López de Mendoza, Garcia-Ormaza, Ortiz de Etxebarria eta Urrutia.

Hezkuntza Sailak bultzaturiko ZIUR programaren pilotajean murgilduta daude Abadiño BHIko ikasleak

Azken urteotan Abadiñoko Institutuak apustu sendoa egin du ikasleen zainketa emozionalean. Esaterako, orain urte batzuetatik hona, Abadiñoko Udalaren laguntzari eskerrak, eskola-orduetatik kanpora psikologo baten zerbitzua eskaintzen diete, doan, beharra duten ikasleei.

Orain beste pauso bat eman dute zainketa emozionalaren prozesuan, eta Hezkuntza Sailak bultzaturiko ZIUR programaren barruan daude, beste 40 ikastetxegaz batera; tartean, Elorrioko Txintxirri Ikastolagaz. Abadiño BHIko zuzendariak azaldu duenez, proiektu honen helburua ideia eta jokabide suiziden prebentzioa lortzea da. Programak lau ikasturteko iraupena du eta 12tik 16 urtera bitarteko gazteak ditu oinarri. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!