Abadiñoko EAJk alkatearen "hipokresia" salatu du

Anboto 2025ko api. 9a, 13:38

Artxiboko irudia.

Abadiñoko Udalak eta URAk sinatutako akordioak, udalari "ez diola dirua aurreztea ekarriko" esan du alderdi jeltzaleak, "nahiz eta alkateak hala izango dela esan duen".

Abadiñoko Udalak eta URA agentziak hitzarmena sinatu dute Traña-Matienan uholdeak saihesteko egingo dituzten lanen lehenengo fasea hasteko. Akordioa polemika iturri izaten dabil. Gai honekin alkateak duen "hipokresia" salatu du EAJk. "2023an EH Bilduko zinegotzia zenean proiaktuaren aurka publikoki eta kementsu agertu zen. Orain jarduketak egokiak badira, lehen ere egokiak izango ziren. Argi dago EH Bilduri ez zaiola batere axola Abadiñoko herritarren ongizatea", adierazi dute prentsa ohar bidez alderdi jeltzaleko kideek. 

Bestalde, gobernu taldeak "lehen fasean dirua aurreztuko" dela esan duela, baina jeltzaleek aurrezpena ez dutela ikusten kritikatu dute. "Osoko bilkuran aurrezpena non dagoen galdetu genuen, baina ez zuten zenbakiekin justifikatu. Beraz, non dago aurrezpena, alkate jauna?", gaineratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!