Abadiñoko Xake Taldeko benjaminek Bizkaiko txapelketa irabazi dute

Anboto 2025ko api. 7a, 15:00

Ezkerretik hasita: Amets Uranga, Anrui Ye, Liher Beaskoetxea eta Mouad Ademi. Euren ondoan Ibon Martin entrenatzailea.

Elorrio Xake Eskolako, berriz, Bizkaiko Kirol jokoen finalerako sailkatu da.

Asteburuan umeen kategoriako Bizkaiko Xake Txapelketak jokatu dituzte Santurtzin. Abadiño Xake Taldea txapeldun geratu da benjaminetan. Amets Uranga, Anrui Ye, Liher Beaskoetxea eta Mouad Ademi dira balentria lortu duten xakelari gazteak. Jokatutako sei partidatan ez dute bat bera galdu: bost garaipen eta berdinketa bat. Zabalarra ikastetxea zazpigarren geratu da, Zornotza 11.tokian eta Kurutziaga 18. lekuan.

Bestalde, Elorrio Xake Eskola hirugarren geratu da haur-kategorian. Emaitza horrekin, Bizkaiko Kirol Jokoen finalerako sailkatu da. Txapelketa hori maiatzaren 11n jokatuko da, Getxon. Iaz azpitxapeldun izan ziren Sestaoren atzetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!