Larrano tabernatik ekin diote bertso eta txistu poteoari, eguerdiko 12:30ean. Abarketeruenera eta Lagun Tokira mugitu dira gero, eta jubilatuenean eman diote amaiera saioari. Ekitaldia Isiotu kultur elkarteak antolatu du.
Eguerdi honetan, bertso eta txistu poteoa egin dute Zelaietako kaleetan. Bittor Altube, Onintza Enbeita eta Eneko Abasolo 'Abarkas' bertsolariek auzoko terraza-giroa alaitu dute Txanbolin txistulari taldeko kideekin batera.