ANBOTO Telebista

[BIDEOA]: Saibigainen gertaturikoa, lurpetik argitara

Jone Guenetxea / Ekaitz Herrera 2025ko mar. 31a, 15:50

Aranzadi Zientzia Elkartea eta Euskal Prospekzio Taldea ikerketa lanak egiten dabiltza Saibigainen. 1937ko apirilean gerra-zelai latza izan zen mendia, eta ordutik hona 88 urte igaro diren arren, tarteka-tarteka, han borrokatu zirenen aztarnek irteten dute argitara, oraindik ere. Hori guztia azaltzeko asmoz, Gerediaga elkarteak bisita gidatua antolatu zuen domekan, ikerketa taldekoekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!