Aspaldiko jairik luzeenak izango dituzte aurten Traña-Matienan

Maialen Zuazubiskar 2025ko mar. 20a, 15:13

Iazko jaien hasierako argazkia.Iazko jaien hasierako argazkia.

Apirilaren 27an emango diete hasiera jaiei, Donien Atxa jasota. Jaiek maiatzaren 10era arte iraungo dute. 

Aurtengo San Prudentzio jaiak ate joka daude. Hilabete pasatxo baino ez da falta Donien Atxa jaso eta Traña-Matienako jaiei hasiera emateko. Ohiturari jarraituta, aurten ere San Prudentzio bezperan emango diete hasiera jaiei, apirilaren 27an, 19:00etan. Urtero legez, bertako kuadrillek jasoko dute txopoa, eta Iluntze dantza taldeak ekitalditxoa egingo du aurretik. 

Behin jaiei hasiera emanda, Traña-Matienako auzotarrek aste bi izango dituzte festarako. Aspaldiko jairik luzenak izango dituzte aurretik. Maiatzaren 3an, zapatua, herritarrek mozorrorik irudimentsuenekin kalera irteteko aukera izango dute. Jaietako bigarren asteburuan, maiatzaren 10ean, paella txapelketa eta Gazte Eguna egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!