Gerra zibilak Abadiñon izandako eragina aztertzen dabil Gerediaga

Anboto 2025ko mar. 19a, 13:16

Urkiolan trintxerak (Gipuzkoako Artxibo Orokorra)

Gerediaga Elkarteak lau hitzordu jarri ditu lekukotzak jasotzeko. 

Gerediaga Elkartea, Abadiñoko Udalaren babesagaz, 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarrak eta ondoriozko gerrak Abadiñon sortutako eraginak aztertzen dabil. Gerediagatik azaldu dutenez, orain arte, bilketa lana egin dute, ezagunen lekukotzak jaso eta artxiboetako dokumentuak identifikatzen.

Orain, bilketa lan hori amaitzeko, gerrarekin edo gerra ostearekin lotutako informazioa duten herritarrei beraien ekarpena egiteko deia egin diete. "Argazkiak, familiakoen bizipenak, oroigarriak... mota askotako informazioa izan daiteke baliagarria", azaldu dute. 

Informazio bilketarako lau hitzordu zehaztu dituzte:

  • Martxoaren 26an (16:00-20:00) Txanporta Kultur Etxean
  • Martxoaren 28an (10:00-14:00) Txanporta Kultur Etxean
  • Apirilaren 4an (16:00 - 20:00) Errota Kultur Etxean
  • Apirilaren 5ean (10:00 - 14:00) Errota Kultur Etxean
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!