Abadiñoko Udalak Astolako igerilekuetako araztegiak berrituko ditu

Anboto 2025ko mar. 18a, 15:06

Lan hauek lizitaziora atera dituzte. 2025-2026 ikasturte hasieran lanok egitea aurreikusten dute. Lau bat astez igerilekua itxita egongo da. 

Abadiñoko Udaletik prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, Astolako igerilekuetako araztegiak berrituko dituzte eta lizitaziora aterako dituzte. "Astolako instalazioen behar nagusietako bati erantzuna emango diogu arazketa sistema berrituz. Aurreko legealdian egin ziren erreformetan ez zen arazketa sistema kontuan hartu eta", azaldu dute udaletik. 

Hamazazpi asteko epea aurreikusi du udalak, eta 4 aste inguru beharko dira igerilekua erabili gabe. Geldialdia udako denboraldiaren amaieran eta 2025-206 ikasturtearen hasieraren artean egingo da. Guztira 358.485 euro bideratuko dira honetara, eta interesdunek apirilaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!