Dagoeneko eman daiteke izena Abadiñoko ortu publikoetan

Anboto 2025ko ots. 25a, 08:45

Izen ematea matxoaren 21era arte egongo da zabalik. Udaletxean edo Traña-Matienako udal bulegoetan egin daiteke. 

Abadiñoko Udalak ortu publikoetan partzelak eskuratzeko izen-ematea zabaldu du. Abadiñarrek 50 m2-ko 66 lurzati izango dituzte eskuragarri. Eremuen esleipena egiterako orduan udaletik jakitera eman dute irizpide sozialak hartuko direla kontuan, beharrizan handiena duten herritarrek lurzatiak eskuratzeko. 

Hori horrela, eremuen banaketa 4 taldetan egingo da. Lehenengo taldean gizarte-babesa duten kolektiboak daude, hau da, langabezian daudenak, lanbide arteko gutxieneko soldata kopurua edo baxuagoa jasotzen dutenak eta genero indarkeria jasan dutenak. Bigarren taldean, udal intereseko elkarteak egongo dira, hau da, ikastetxeak eta baliabide gutxi dituzten edo premia bereziak dituzten Abadiñoko pertsonekin lan egiteko helburu soziala duten elkarteak, besteak beste. Hirugarren taldean, 65 urtetik gorako pertsonak egongo dira. Eta laugarren taldean, gainontzeko herritar guztiak egongo dira. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!