Abadiñok eta Zalduak derbia jokatuko dute zapatuan

Anboto 2025ko ots. 20a, 11:59

Derbia Astolan jokatuko dute. AbadiñoKE

Abadiñok goiko postuetan jarraitu gura du eta Zalduak puntuak behar ditu zulotik irteteko. 

Abadiñok eta Zalduak derbia jokatuko dute Futboleko Lehentasunezko mailan, zapatuan, 18:15ean, Astola futbol zelaian. Abadiño igoera postuen atarian dago eta borroka horretan jarraitzeko behar ditu puntuak. Zalduak bestelako beharrak ditu. Jaitsiera postuen ertzetik irteteko behar du garaipena. 

Durangaldeko beste taldeei dagokienez, Elorriok jaitsiera postuen jarraitzen du. Iurretako ere beheko aldean dabil eta borroka horretan aurkari zuzena den Sondika hartuko du etxean. Azkenik, Amorebieta B denboraldi bikaina osatzen ari da eta igoera postuan dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!