Zahartze aktiboari eta ongizateari buruzko hitzaldi zikloa Abadiñon

Anboto 2025ko ots. 18a, 09:13

Edurne Maguregi Gizarte Ongizateko zinegotzia

Hitzaldi hauetan psikologian adituak diren profesionalak parte hartuko dute. Txanporta Kultur Etxean eta Errotan izango dira berbaldiak. 

Abadiñoko Udalak, Gizarte Ongizate sailaren bitartez eta psikologia elkargoarekin elkarlanean hitzaldi zikloa antolatu du herritarrentzat. Udaletik jakitera eman dutenez, zikloan zehar hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola, nahi gabeko bakardadea eta narriadura kognitiboa, zaintzaileen lana, sexualitatea helduaroan eta tratu txarren prebentzioa adineko pertsonetan. 

"Gizarte Ongizate arlotik adinekoen zaintza eta bizi kalitatearekin dugun konpromisoa berresten dugu. Prestakuntza eta informazio guneak eskaini gura ditugu, zahartzearen erronkei tresna eta laguntza gehiagorekin aurre egiten laguntzeko", azaldu du Edurne Maguregi Gizarte Ongizateko zinegotziak. 

HITZALDIAK

OTSAILAK 19

Zer esan nahi du zaintzaile izateak?

  • Ordua: 18:00-19:30
  • Hizlaria: Alicia Miguez
  • Lekua: Errota Kultur etxea

MARTXOAK 20

Saihestu gogoaz kontrako bakardadea, saihestugainbehera kognitiboa

  • Ordua: 18:00 - 19:30
  • Hizlaria: Iban Onandia
  • Lekua: Txanporta Kultur Etxea

APIRILAK 30

Sexualitatea 60 urtetik gora. Tabuak hausten

  • Ordua: 18:00 - 19:30
  • Hizlaria: Lola González
  • Lekua: Errota Kultur Etxea

MAIATZAK 21

Tratu txarrak nagusiei: arazo soziala

  • Ordua: 18:00 - 19:30 
  • Hizlaria: Ainhoa Martínez
  • Lekua: Txanporta Kultur Etxea
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!