Abadiñon auzo batzarren lehenengo erronda egingo dute aste honetan

Anboto 2025ko ots. 17a, 16:09

Batzarrak Gerediagan, Mendiolan eta Gazteluan egingo dituzte. 

Abadiñoko Udalak auzoetako bizilagunekin duen harremana eta komunikazioa indartu asmoz batzarrak egingo ditu aste honetan. Udaletik azaldu dutenez, helburua auzotarren beharrizanak eta proposamenak jasotzea da, "abadiñar guztiek nahi duten herria eraikitzeko".

BATZARRAK

GEREDIAGA

Otsailak 18, martitzena, 18:30ean, Errota Kultur Etxean

MENDIOLA

Otsailak 19, eguaztena, 18:30ean, Errekatxon

GAZTELUA

Otsailak 20, eguena, 18:30ean, Gazteluko ermitan

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!