Abadiñoko Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, lehiaketa publikora atera du Sagastako bidea konpontzeko proiektua. Udaletik azaldu dutenez, bertan gauzatuko diren aktuazioak hauek izango dira: alde batetik, errepidea konponduko da. Eta bestetik, euri urek sor zitzaketen luiziak ekiditeko helburuarekin, lursail batzuetan urak batzen dituzten arekak konpondu behar dira, urak errekara bideratzeko.
"Herriaren ondareetako bat baserri auzo ugari ditugula da, eta abadiñar asko bizi da auzo horietan. Gerediagan ur-hornidura sarea handitzeko lan egin dugu, eta Irazolan ere berdin egitea aurreikusten dugu. Sagastako lan hauek auzotarren segurtasunean eta irisgarritasunean aurrera pauso garrantzitsuak ekarriko ditu", esan du Rafa Bilbao zinegotziak.