San Blasetako azoka joan berri den arren, nekazari eta artisauek beste hitzordu bat dute domeka honetan, otsailak 9, Abadiñon: hileroko bigarren domekako azoka. Betiko moduan, 10:30etik 14:00etara izango da. Besteak beste, nekazari, artisau eta talogileak egongo dira. Bestalde, Kaleko Soinuak Kaleak Astintzen taldeak musika ipiniko du.