Tecnaliak ibilgailu berri bat garatu du errepideen mantenua, teknologia berrien eta inteligentzia artifizialaren bidez konpontzeko. Ibilgailu berri hori asteon Abadiñotik ibili da, zehazki, Mendiolako errepidean. Bertan egin dituzte probak. "Helburua aireko eta lurreko dronak, biki digital eta lurreko robotak erabiltzea izan da", azaldu dute prentsa ohar bidez.
Tecnaliako kideek esan dutenez, teknologia mota hau "garapen eta ebaluzio betean dago", eta azken prototipoa Italian aurkeztuko dute hiruhileko honen amaieran.