Azokari dagokionez, gune nagusia trinketeko aparkalekuaren inguruan egongo da, urtero legez. Bertan, BBKren laguntza jasotzen duen nekazaritza azoka egongo da. Abadiñoko Udaletik jakinarazi dute ehun bat ekoizle batuko direla. 32 ogi eta gozogintza postu, 13 gazta postu, ortuarien 12, bederatzi ezti saltzaile eta zortzi sagardo eta txakolin ekoizle, besteak beste. Postu hauen guztien artean, sari bi banatuko dituzte: bata fruta eta barazki posturik onenarentzat izango da, eta bestea nekazaritza azokan ondoen apaindutako postuak jasoko du.
Artisautza azokari dagokionez, Txanporta plazan egongo da eta 26 postu egongo dira bertan. Abeltzaintza azokako karpak trinketaren atzeko aldean egongo dira, 180 abelburugaz, eta landa gunea –aurten zortzi postuk osatuko dute–, trinketeko aparkalekuan. Azkenik, nekazaritzako makineriaren gunea Gaztañodi parkean egongo da. Guztira, 13 erakusle izango dira.
"Ohore bat da horren beste postu eta abelburu izatea San Blas azokan. Nekazari, baserritar eta artisauak dira azoka honen bihotza. Esfortzu kolektiboaren emaitza da, San Blas azoka bat baino gehiago da", esan du Edurne Maguregik. Urrutiak ere eskerrak eman dizkie egitaraua antolatzen ibili diren guztiei, eta herritarrei azokara bertaratzeko deia egin die. "San Blas abadiñarrak batzen gaituen jai bat da. Eta gonbita luzatzen dugu hemendik bertara etortzeko", gaineratu du Urrutiak.
San Blas egunerako hobekuntzak
"Iaz San Blas eguna zapatua izan zen eta balorazio oso ona egin genuen. Baina hainbat hobekuntza detektatu genituen", azaldu du Mikel Urrutia alkateak. "Ez dugu lortu Bizkaibusek errefortzurik jartzea. Baina guk egin dugu esfortzua eta autobus bi jarriko ditugu", gaineratu du. 9:00etatik 16:00etara autobus zerbitzua egongo da, etengabe, Traña-Matienatik (Hezgarriko autobus geltokitik) Zelaietara.
Bestalde, Ferialeku plazan jarriko dituzten komunetan, une oro, garbiketa zerbitzua egongo dela azpimarratu dute. Baita, San Blas eguneko garbiketa zerbitzua ere.
EGITARAUA
URTARRILAK 31
18:30 Umeentzako diskofesta Elkartasun lonjan. Bitartean, pintxopotea Casamanseko lagunekin.
19:30 Hemeretzi minutuko ikus-entzunezko emanaldia Txanporta Kultur Etxean Gerediaga Elkartearen eskutik: Ze itxura zeukaten Abadiñok eta San Blas jaiek orain dela 50 urte? (1973ko San Blas azoka iruditan).
21:00. Bertso afaria Gaztañodi elkartean Andoni Egaña eta Unai Iturriaga. Txartelak salgai Petite liburudendan eta Lagun Toki tabernan.
OTSAILAK 1
14:00. Elkartasun bazkaria. Txartelak salgai Zelaietako Nagusien Tabernan eta Traña-Matienako Mesoi tabernan.
20:00. Kontzertua txosnagunean: Txalainak
22:00. Kontzertua Elkartasun lonjan: Dj Patry Kuku & Kene
22:00. Kontzertua txosnagunean: Kaparrak Very Txarrak
OTSAILAK 2
16:00. Walas magoaren “Osaba Patxikuren etxe zaharra” ikuskizuna. Txanporta Kultur Etxean.
[Lehen saioa. Gonbidapenak urtarrilaren 27tik eskuragarri Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan (lau gonbidapen pertsona bakoitzeko, goitik jota)].
18:00. Walas magoaren “Osaba Patxikuren etxe zaharra” ikuskizuna Txanporta Kultur Etxean.
[Bigarren saioa. Gonbidapenak urtarrilaren 27tik eskuragarri Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan. (Lau gonbidapen pertsona bakoitzeko, goitik jota)].
OTSAILAK 3: SAN BLAS EGUNA
Azoka: Ganadua, baserriko tresnak eta makinak, ortuariak, frutak, gaztaia, txakolina, ogia, eztia, artisautza eta landarak. XXXII. Abelburu erakusketa eta salmenta.
10:00. Txistularien kalejira Txanbolin taldeagaz.
12:00. Bertsolariak Ferialeku plazan: Txaber Altube, Garikoitz Sarriugarte eta Bittor Altube.
12:00. Herri kirolak probalekuan:
17:00. Erromeria Ferialeku plazan: Muxutruk
17:00. Kontzertua Elkartasun lonjan: Dj Bull
18:00. Idi-probak: Ipeñarrieta (Urretxu), Gotzon Plaza (Maruri-Jatabe) eta Iñaki Lopategi (Billela-Birle)
OTSAILAK 7
21:00. Idi-probak: Julen Sarasua (Lezo), Motxo (Murueta) eta Rafa Alegria (Bermeo)
OTSAILAK 8
17:00. Idi-probak : Igeldo (Ezkio-Itsaso), Mendigoiti (Eibar) eta Zumeltxu (Zamudio)
22:00. Idi-probak: Olalde (Urrestilla), Soarte (Elgoibar) eta Judith Goenaga (Bermeo)
OTSAILAK 9
17:00. Idi-probak: Construcciones Echaide (Ezkio-Itsaso), Iñaki Lopategi (Billela-Birle), Zornotzako Anaiak (Zalla) eta Kamiñoko Erretegia (Murueta)
OTSAILAK 10
21:00. Idi-probak: Igone Pagadizabal (Hondarribia), Urra Olabarrieta (Goierri-Erandio), Olatzar Eraikuntzak (Lezo) eta Elorrieta (Laukiz). Ondoren, sari banaketa.
OTSAILAK 15
9:00. XXXV. Burduntziko bildots txapelketa.
14:00. Bildots bazkaria probalekuan.