Ortu publikoen instalakuntza eta hornidura egiteko lehiaketa zabaldu du Abadiñoko Udalak

Anboto 2025ko urt. 9a, 12:44

Interesa dutenek urtarrilaren 20ra arte aurkeztu ditzakete proiektuak. Kontratua esleitzen denetik 9 aste izango ditu enpresak lanak gauzatzeko. 

Zelaietan, Trinketearen atzeko landan, egingo dituzten ortu publikoen instalakuntza eta hornidura egiteko lehiaketa zabaldu du Abadiñoko Udalak. Udaletik azaldu dutenez, 50 metro karratuko 66 partzela sortzeko lanak egingo dira, eta horretarako 71.693 euro bideratuko dituzte. Lanak udaberrian egitea aurreikusten dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!