Petite aita-semeek ez dutela Gabonetako saririk banatu orain arte? Kosta egiten da sinestea, baina halantxik da. Azken urteotan sari ugari banatu duten arren, aita-semeek aurten saldu dute lehenengoz Gabonetako loteriako sari bat. Hirugarren sariko txartel bat saldu dute establezimenduan, 50.000 eurokoa, hain zuzen ere. "Alde batetik, pena modukoa dugu, saritutako dezimoa bakarra izan delako. Bestalde, pozarren gaude, Gabonetako loterian estreinatu gara-eta. Urte askoan egon gara sari hori banatu zain, eta aurten izan da", azaldu du Mikel Petitek, dendako arduradunak. "Erregenetakoa, bai, saritu izan dugu, baina lehenengo aldia dugu Gabonetako loteria saritzen", argitu du. Ospakizuna xanpainagaz eta eguneroko-eguneroko bezeroen artean pasteltxoak banatuta ospatu dute. Gaurkoagaz, Petite dendako kideek beste atal bat idatzi dute establezimenduko sarien zerrendan. Zorionak!