[BIDEOA]: 24 bizikleta gordetzeko lekuagaz Bizipark zabalik

Anboto 2024ko abe. 18a, 13:25

Abadiñoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan Bizipark zerbitzua jarri du martxan Traña-Matienan. Gune berri hau Traña-Matienako tren estazioaren ondoan dago eta 24 bizikletarentzako lekua du. 24 orduz egongo da irekita. 

Abadiñon Bizipark zerbitzua martxan dago. Gune honen helburua herritarrei bizikletentzako aparkaleku segurua eskaini eta udalerrian mugikortasun aktiboa eta jasangarria sustatzen jarraitzea da. "Abadiñok mugikortasun jasangarriarekin eta bizikleta bidezko mugikortasunarekin daukan konpromisoa berritsi gura dugu. Gaur Biziparka inauguratzen dugun arren, guk lanean jarraituko dugu Aldundiarekin eta beste erakunde batzuekin, gure herrian zehar bidegorri sarea hedatu, inguruko herriekin konekzioak handitu eta bizikleta egunerokotasunean benetako garraio bilakatzeko", adierazi du Mikel Urrutia Abadiñoko alkateak. Sonia Perez Bizkaiko Foru Aldundiko garraio eta mugikortasun diputatuak eskerrak eman dizkio Abadiñoko Udalari Biziparkaren alde apustu egitearren. "Guk proiektu hauek bultzatzen ditugu, baina udalek honen aldeko apustua egingo ez balute, ezinezkoa izango litzateke". 

Traña-Matienako tren estazioaren ondoan dagoen gune berriak 24 bizikletarentzako lekua du eta 24 orduz egongo da erabilgarri. Erabili gura duenak plaza eskatu beharko du aplikazio baten bitartez, eta tarifa bat ordaindu. Guztira lau bono daude: hilabetekoak 4 euro balio ditu, 3 hilabetekoak 10 euro, 6 hilabetekoak 20 euro eta urtekoak 40 euro. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!