Euskal Herriko Harri Handien Txapelketak zortzi harrijasotzaile batu zituen zapatuan Asteasun eta Urdax Magunazelaia abadiñarra izan zen onena, alde handiarekin gainera. Ez zuen iaz jarritako marka hobetzerik izan, baina bigarrenari 2.000 kilo baino gehiago atera zizkion. Gainera, une batean baino gehiagotan ikusleak zutik jarri zituen abadiñarrak, Tolosaldeko Ataria hedabideko BIDEO HONEK erakusten duen moduan.
Jokin Eizmendi eta Gari Garmendia sailkatu ziren bigarren eta hirugarren tokian.
SAILKAPENA
Urdax Magunazelaia txapelarekin (Argazkia: www.ataria.eus)