Abadiñoko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua bozketa fasean sartu da. Behin herritarrek beraien proposamenak aurkeztuta eta bakoitzaren azterketa teknikoa eginda, abadiñarrek 32 proiekturen artean aukeratzeko aukera izango dute. Bakoitzak 6 proiektu aukeratu ahal izango ditu.
Aurtengo prozesuan aurrekontuen araberako banaketa egin du udalak. Alde batetik 15.000 euro arteko aurrekontuak dituzten proiektuen zerrenda dago, hamahiru proposamenez osatua; eta bestetik, 100.000 euro arteko aurrekontuak dituzten hemerezti proiekturen beste zerrenda bat. Herritarrek zerrenda bakoitzeko hiru proiektu aukeratu ahalko dituzte.
Herritarrek bozkatzen dituzten proposamen guztien artean, 15.000 eurora arteko proiektuei 30.000 euro bideratuko dizkie udalak, eta 100.000 bideratuko zaizkio beste zerrendako proposamenei. Udalaren hitzetan, aldaketa honen helburua da aurrekontu txikiagoa duten egitasmoei ere bide ematea.
PROIEKTUAK
15.000€-100.000€
- Etxeazpia eta Olalde arteko Muntsaratz urbanizazioko zabuen aldea hobetu eta aterpe batez estaltzea.
- Probalekua estalitako aisialdirako espazio bezala erabiltzeko egokitzea.
- Traña-Matienan pertsona nagusiak egoteko gune bat atontzea, jubilatuen tabernaz aparte.
- Traña-Matienako eskoletako jolastokia birmoldatzeko disenua egin eta hobekuntzak egitea.
- Traña-Matienan aterpe berri bat jartzea.
- Aterpe bat eraikitzea Zelaieta auzoan.
- Txanporta Kultur etxeko areto nagusia berriztea.
- Trañapaduratik Errotara arteko gunea, Zaldua errekaren parean, atontzea.
- Autokarabanentzako gune bat sortzea.
- Skate park bat egitea.
- Traña-Matienako Pino plazan beste komun publiko bat jartzea.
- Muntsaratzeko merenderoan ur-zorrotadak instalatzea.
- Traña-Matienako Pino plazako zelaian, Muntsaratzekoa bezalako kantxa bat jartzea.
- Laubideta kaleko baldosak berriztea.
- Atxarteko harrobiaren gunea berreskuratzeko proiektu baten diseinua egitea.
- Katu kolonien guneetako azpiegiturak hobetzea.
- Abadiñoko puntu desberdinetako argiteria hobetzea.
- Herriko gune ez irisgarriak, irisgarri bilakatzeko lanak egitea.
- Lebario industrialdearen berurbanizazioko proiektu bat idatzi eta egiteratzea.
1.000€-15.000 €
- Pilak, olioa eta ohiko zaborrontzietan bota ezin daitezkeen material txikiak jasotzeko edukiontzi gehiago jartzea.
- Banku gehiago jartzea herriko gune desberdinetan.
- Erosketa bonuen kanpainara diru gehiago bideratu.
- Picklelball-era jolasteko zelaia margotzea Traña-Matienako eskoletako aterpean.
- Itzultzerik gabeko laguntza, 1.000 eurokoa hektarea bakoitzeko, hostozabalak landatzeagatik.
- Durangaldean historian zehar euskaraz idatzi diren testu literario eta irudien bilketa liburu bezala publikatzea.
- Orientazio iraunkorreko zirkuitua.
- "Urkiolako erromeria" berreskuratzeko ekimena, hileko azken igandeetan.
- Zelaietan txakurrentzako gune berri bat sortzea.
- Zelaietako Zeletabe plaza ("amnistia plaza") moldatu jolasgune bilakatzeko.
- Traña-Matienako Pino plazako kolunpioak aldatzea, ume txikien eta egurrezko materialen perspektiba txertatuz.
- Bidegorri sarea Atxondora arte iristeko proiektua diseinatzea.
- Kalistenia parke bat eraikitzea.