Gaztainak eta taloak Abadiñon domekako azokan

Anboto 2024ko abe. 7a, 10:30

Hileko bigarren domekagaz batera hemen da Abadiñoko Azoka.

Hilaren 8an Abadiñora bertaratzen direnek, gazta, eztia, ogia, ortuariak, esnekiak, kontserbak, txahal okela eta gozogintzako produktuak eskuratu ahal izango dituzte, besteak beste. Baita hainbat artisauren produktuak ere. Gainera, domekako azokan gaztaina saltzailea eta talogileak ere egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!