Oinezkoen segurtasuna bermatzeko, Abadiñoko hiru gunetan ibilgailuen matrikulak irakurtzeko gailuak jarriko dituzte

Anboto 2024ko abe. 3a, 15:16

Abadiñoko Udalak lizitazioa ireki du. Lizitazioak herritarren segurtasuna bermatzeko helburua duela jakitera eman dute. Instalakuntzaren aurrekontua 50.000 eurokoa izango da, 4 urterako. 

Abadiñoko Udalak lehiaketa publikora atera du ibilgailuen matrikulak irrakurtzeko balioko duen zerbitzuaren kudeaketa. Udaletik jakitera eman dutenez, trafiko ordenantzen aldaketetan herrigunetik 3,5 tonatik gorako kamioien igarotzea debekatzea eta Zeletabe eta Txinurrisolo kaleetan ordu jakin batzuetan edota erabiltze jakin batzuk erabiltzea arautu direla. Beraz, gune horien segurtasuna hobetzeko,  matrikulak irakurtzen dituzten gailuak jarriko direla. 

Alde batetik, maiatzeko herri galdeketan herritarrek Zeletabe kalea ordu jakin batzuetan irekitzearen alde egin zutela azaldu dute udaletik. Eta bestetik, Txinurrisoloko auzokideekin eta jarduera ekonomikoa bertan egiten duten merkatariekin hitz egin zutela, eta ibilgailuak ordu jakin batzuetan edota beharrizan jakin batzuengatik etxeko atarietara hurbildu ahal izateko asmoan bat egin zutela udalak eta auzokideek.

Era berean, Zelaieta-Muntsaratz zeharbidetik kamioi astunen igarotzea ekiditeko, gailu horiek instalatuko dira bi puntutan. Bertatik igaro ahalko dira soilik, inguruko enpresetan sartu-irtenak egin behar dituzten ibilgailu astunak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!