Parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea amelkartea@gmail.com helbidera idatzita edo 747 495 427 zenbakira whatsapp bat idatzita. Azaroaren 28ra bitartean egin beharko da.
Sariak honela banatuko dira:
- 500 euroko lehen saria, erosketa-baleetan, erakusleiho bozkatuenarentzat
- Bigarren saria 350 eurokoa izango da, bigarren erakusleiho bozkatuenarentzat erosketa-baleetan
- Bozketan parte hartzen duten pertsona guztien artean 350 euro zozketatuko dira erosketa-baleetan.