Sareko ur hornidura Gerediagako etxebizitza guztietara zabalduko dute

Anboto 2024ko aza. 13a, 08:47

Azaroan zehar egingo dituzte lanak. Udaletik azaldu dutenez, kontratuan adierazi bezala, enpresak saneamendu-lanak, ur-banaketarako hoditeriekin erlazionatutako lank eta ur hodietarako obra lagungarriak egingo ditu. 

Abadiñoko Udaletik jakitera emandutenez, Gerediaga auzoan ur hornidura sarea handitzeko lanak hasi dituzte. Guztira hamahiru etxebizitzara luzatuko da hornidura. Horietako bat Iurretan dago kokatuta, eta udal biek akordioa egin dute Iurretak etxebizitza hori hornitzearen kostua bere gain hartu dezan. Bestalde, proiektuaren %52 Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailetik jasotako dirulaguntzarekin finantzatuko da. 

"Gobernu taldearen helburu garrantzitsuetako batr betetzen ari gara: ur-hornidura bezalako oinarrizko hornidurak eskuragarri izatea auzokide guztiek. Lanak udazkenean hasi dira, beraz, epeak beteko ditugu, eta Irazolako sareko ur hornidura faltarekin bukatzean, abadiñar guztiek izango dute hornidura etxebizitzetan", adierazi du Rafa Bilbao baserri auzo eta basoetako batzordeburuak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!