De Norte a Sur elkarteak 25 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko zapaturako jaialdi berezi bat antolatu dute. Abadiñoko probalakuan gala ba egingo dute, 18:30etik aurrera, eta musika, sariak eta erakusketak jarriko dituzte bertaratzen direnek elkartearen ibilbidea gogoratzeko. Gala Luis Larroderak eta Laura De la Callek gidatuko dute.
25 urtez kultura zabaltzen aritu den elkartea da De Norte a Sur, eta Abadiñoko Udalak elkartearen lana nabarmendu du: "De Norte a Sur kulturartekotasunean lan handia egin duen elkartea da, herriaren kultur aberastasunean ekarpen ugari egin dituena, eta hala jarrai dezala".