Valentziako hondamendia

Abadiñok uretarako 100 bota altu jarriko ditu eskuragarri Valentziako uholdeek eragindako eremuetara bideratzeko

Anboto 2024ko aza. 7a, 09:58

Dohaintza Eudelen bitartez bideratuko dela jakitera eman dute udaletik, laguntza modu koordinatuan eta denboran modu iraunkorrean eskaini dadin.

Abadiñoko Udaletik azaldu dutenez, hainbat herritarrek Valentziako uholdeen ondorioz kaltetutako lekuetara laguntza bidaltzeko material bilketa bat antolatzea aurreikusita dagoen galdetu dute asteon. "Egoeraz kezkatua, aukera hori aztertu genuen hasieran, baina astelehenean bertan, hainbat jakinarazpen jaso genituen, eta ez zen gomendatzen bilketarekin jarraitzea", azaldu dute. 

Egun berean, hilaren 4an, Eusko Jaurlaritzak, Aldundiek eta Eudelek komunikatu bat igorri zutela jakinarazi dute, eta  "bertan jarduten ari diren erakundeek beharrezkoa dela esaten dutenari" kasu egitea gomendatu zutela. Hori horrela, Abadiñok uretarako 100 bota altu eskainiko ditu, kaltetutako guneetako herritarrek, boluntarioek eta langileek erabil ditzaten.  

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!