Abadiñoko eskoletako umeei begirako mendi erronka abian da

Anboto 2024ko aza. 5a, 13:38

Besaideko monumentua bisitatu daiteke irteera batean (Argazkia: wikipedia)

2025eko maiatzera bitartean egiteko zazpi ibilbide prestatu dituzte, familian edo lagun giroan egiteko modukoak.

Abadiñoko eskola bietako Ikasleen Guraso Elkarteek eta Alluitz Mendi Taldeak umeak mendira eta naturara erakartzeko ekimen berria abiatu berri dute: 'Eskolako I. Mendi Erronka'.

Eskola komunitate guztiari irekitako dago eta "eskolako haurrekin, familian edo lagunekin mendi inguruan ondo pasatzeko ekintza bat da", azaldu dute sustatzaileek.

Durangaldetik zehar zazpi ibilbide prestatu dituzte, familian edo lagun giroan egiteko modukoak. 2025eko maiatzera bitartean egin daitezke. Hilero ibilbide bateko informazioa argitaratuko dute [beheko taulan ikusgai]. Horrek ez du esan nahi hilabete horretan ibilbide jakin hori egin behar denik; hau da, edozein ordenatan eta unetan egin daitezke.

Ibilbidea egin dela justifikatzeko, puntu esanguratsuetan argazkiak atera eta bidali egin beharko dira argazkian irtetan den bakoitzaren izen eta adina jarriz. Atari horretara LOTURA HONETATIK sartu daiteke.

Sari banaketa ekainean egingo dute: hiru ibilbide egiten dituen umeak domina jasoko du; gutxienez bost egiten dituenak domina eta diploma, eta, zazpirak egiten dituenak dominak, diploma eta zozketan parte hartzeko zenbaki bat.

IBILBIDEAK

  • AZAROA
    Tope-Betsaide: Mehatzeetatik burdina ataratzeko trenbidea, Araba-Bizkaia-Gipuzkoa batzen diren puntua eta monumentua eta mendizaleei monumentua.
  • ABENDUA
    Atxarte-Urkiola: Kareharrizko harrobiak, erdi aroko galtzada eta hiru gurutzeak.
  • URTARRILA
    Zengotita auzoa-Iturzurigana/Kurutzebarri: Baserri auzoa, monumentu megalitikoak (harrespilak, trikuharria, mairubaratzea), haize errotak, gurutzea.
  • OTSAILA
    Sagasta-Astxiki: Baserri auzoa, iturria, Artolako lepoa (artzainen aztarnak), gazteluaren aztarnak.
  • MARTXOA
    Landaederra-Mugarrikolanda: Mendiko aterpea, iturria.
  • APIRILA:
    Mañaria-Iñonganeko lepoa-Kobaso: Harrobia, baserriak, mendiko aterpea, kobazuloa.
  • MAIATZA
    Urkiola-Asuntze-Larranoko punta: Edurzuloa, burdin-ur iturria, mendiko ermita, aterpea.

* Maiatzean, Alluitz mendi taldearekin irteera gidatua egongo da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!