Eremuaren esleipena egiterako orduan irizpide sozialak hartuko dira kontuan beharrizan handiena duten herritarrek lurzatiak eskuratzeko sarbidea errazteko. Gainera, jasangarritasun eta genero ikuspegia ere txertatuko dute. Gauzak horrela, eremun banaketa lau taldetan egingo da. Lehenengo taldea (%25) gizarte--babesa behar duen kolektiboak osatuko du; bigarrena (%7,5) udal intereseko elkarteak; hirugarrena (%25) 65 urtetik gorako pertsonak eta laugarrena (%42,5) modu libbrean eta zozketa bidez bideratuko dira edozein pertsonarentzat.
Lehen eta bigarren taldeetan, zaurgarritasun eta jardueraren interes publikoaren araberako puntuazio sistema bat izango da. Gainontzeko taldeetan izen ematea plaza kopuruei dagokiena baino handiagoa bada, zozketa egingo litzateke. Horrez gainera, Udalak ortuak lantzeko baliabide materialak eta lanabesak nahi duten erabiltzaileen eskura jarriko ditu.
Bestalde, ortuak erabiltzeagaitik hilean 10 euroko prezioa izango dutela erabiltzaileek jakinarazi dute udaletik, eta bakoitzak kontsumitzen duen ur bolumenaren araberako ordainketa egin beharko duela. Beharrizan ekonomikoak dituztenentzako ostera hobari sistema aplikatuko da.