Oihana Azkorbebeitiak bost etapako Eurafrica Traila irabazi du

Anboto 2024ko aza. 4a, 15:46

Oihana Azkorbebeitia bigarren etapako helmugan. (Argazkia: Chito Ronda)

Gibraltarko itsasarteko alde biak lotu ditu gaur amaitu den probak.

'Kulturen lasterketa' lez ezagutzen den Eurafrica Trailak 9. edizioa bete du urriaren 31tik azaroaren 4ra. Mendi lehiaketa hau Gibraltarko itsasarteko bi ertzetan barrena egin da.

17 herrialdetako parte hartzaileak izan ditu eta emakumeetan Euskalmushing taldeko Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan da onena. Bost etapatik hiru irabazi ditu: Gibraltargo 5 km-ko kilometro bertikala, Malagako 25 km-ko lasterketa eta Algecirasko 20 kilometrokoa. Marokoko Belwazen eta M’Diq herrietako etapak, berriz, bigarren tokian amaitu ditu. Bost etapak —85 km— honako denboran osatu ditu: 9.29.13. Ana Maria Cerván de la Haba eta Maria Herrera geratu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!