Xirimiriko langileak kalera irten dira euren egoera salatzeko

Anboto 2024ko urr. 30a, 11:46

Martitzenean, Xirimiri tabernako hiru langilek prentsaurrekoa egin zuten, Langile Autodefentsa Sareko kideen babesagaz.

 "Langile batzuk nomina kobratu barik egon gara hiru hilean; 24 orduko disponibilitatea izatea eta ordu estrak egitea eskatu digute, baina ez digute ordaindu", adierazi zuten. "Eta hori gutxi balitz, aurretiaz ezer esan barik asteon kale gorrira bota gaituzte", salatu zuten.

Enpresako jabeek Xirimiri "sostengaezina" zela azaldu diote ANBOTOri, eta argitu dute martxan dutela ordainketak egiteko plana. "Abokatuekin eta CCOO eta LAB sindikatuekin ibili gara hau kudeatzen", zehaztu dute. Xirimiriko jabeek beste taberna batzuk ere badituzte Durangaldean. Horietako bat Iurretan. Hango arduraduna ANBOTOgaz hartu-emanetan ipini da, eta, azpimarratu duenez, Xirimiriko arduradunekin "inoiz ere ez" dute arazorik izan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!