Eskamezek trinketeko finala jokatuko du, bihar

Anboto 2024ko urr. 24a, 13:12

Kepa Arroitajauregiren oroimenezko txapelketako finalak bihar jokatuko dira, Abadiñoko Tornosolo trinketean, 18:30ean.

Buruz burukoan eta binakako final bana izango da. Buruz burukoan etxeko pilotari bat izango da protagonista: Iker Eskamez. Pilotari abadiñarrak Arai Murillo iruindarra izango du aurkari. Murillo da irabazteko faboritoa, batik bat finalerdietan iazko txapeldunordeari erraz irabazi ziola kontuan hartuta. Hala ere, Eskamezek baditu Murillori aurre egiteko armak, eta sorpresa ematen ahaleginduko da.

Gomazko paletako bikote mistoen finala honako hau da: Sagarzazu eta Housset Larralderen eta Asurmendiren kontra. Finaleko gakoa Sagarzazu aurrelari gipuzkoarrak izan dezake, partiduari beste erritmo bat ipintzeko ahalmena duelako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!