EAgora, komertzio, kultur eta kirol elkarteen informazioa eskura

Anboto 2024ko urr. 22a, 16:02

Kataluinian sorturiko proiektua da. Abadiño Bizkaiko lehen herria da plataforma hau martxan jartzen. 

EAGora, Abadiñoko kultur eta kirol elkarteen eta tokiko komertzioen informazio guztia eskura jarriko duen plataforma abian da gaurtik aurrera. Udaletik jakitera eman dutenez, EAgora udalen zein erakundeen beharretara egokitzen da, izan tokikoak zein eskualdekoak. 

Plataforma honek erabilera anitz eskaintzen ditu. Esaterako herritarrek, elkarte eta komertzioek, herriko agenda eta udalaren zein eragile bakoitzaren jarduera jarraitzeko balio du. "Bertan agenda amakomun bat sortuko da, eta edozein interesdun sartu ahal izango da bere mugikorretik herriko albisteak eta datozen ekintzak kontsultatzeko", azaldu dute gobernu taldeko kideek. 

Beste hainbat funtzioren artean, plataforman elkarte eta komertzioek beraien promozioen berri emateko aukera izango dute.

100 euroko zozketa
Bestalde, udaletik jakitera eman dute urriaren 31ra bitartean, aplikazioa jaitsi eta Abadiñoko Agoran sartzen direnen artean 100 euro zozkatuko direla, eAgoran izena emanda dauden komertzioetan erabiltzeko. Horrez gainera, azaroaren 15a baino lehen izena eman eta 25 jarraitzaile lortzen dituzten elkarteen artean 150 euroko donazioa zokatuko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!