Astolako igerilekuaren estalkiaren proiektua Egurtek Nazioarteko foroan

Anboto 2024ko urr. 21a, 10:42

BECen Egurtek Egurrezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroan Astolako igerilekuaren estalkiaren proiektuak espazio bat hartu du. Gainera, Egurtek 2024 sarietarako hautatua izan da.

"Astola Berria igerilekuaren estalkia herritarrek luzaroan itxarondako proiektua izan zen, eta gaur egun errealitate bat da. Lehenengo egunetik hasi ginen lanean proiektua aurrera ateratzeko, eta ahalegin eta denbora asko eskaini genion proiektu honi. Eskerrak eman nahi dizkiet Astola Berriaren eta igerilekuen estalki berriaren proiektua gauzatzeko bertan parte hartu zuten udal talde eta langile guztiei", azaldu du Mikel Garaizabalek, proiektua gauzatu zen sasoiko alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!