"Auzoko mugikortasunaren inguruko eta, batez ere, aparkaleku faltaren arazoari aurre egiteko proiektua jarriko dugu mahai gainean. Izan ere, aurreko legegintzaldian enpresa batek diseinatutako planoaren gainean, auzotarrek egindako ekarpenak eta hobekuntzak txertatu ditugu", azaldu dute gobernu taldekoek. Bertan guztira, 80 plaza inguru sortzea aurreikusten dutela azaldu dute.
Plaza horien kopururik handiena Arlozabal, Amandresolo eta Olalde kaleak ibilgailuentzako norazko bakarrekoak eginez sortuko direla jakitera eman dute. Horretarako 50.000 euro bideratuko dituzte, eta lanak datozen asteetan hasiko dituzte.
Bestalde, honen berri, iraileko mugikortasun batzordean eman zutela azaldu du alkateak, eta urrian auzotarrekin batuko zela. “Herriko mugikortasuna eta aparkalekuen arazoa Udal Gobernuaren erronka nagusienetariko bat da. Aurreko legegintzaldian Muntsaratzeko mugikortasuna hobetzeko hainbat bilera egin nituen auzotarrekin, eta orain,Udal Gobernu honek lan horiek aurrera eramateko ardura hartu du”, azaldu du Mikel Urrutia alkateak..