Joe Gitterman eskultore estatubatuarraren 'Urkiolako pagoa' lana inauguratu dute

Anboto 2024ko urr. 7a, 12:01

Argazkia: @DiocesisBilbao

Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia Urkiolan, meza eta lanaren bedeinkazioarekin. 

Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena dela eta, Joe Gitterman eskultore estatubatuarrak 'Urkiolako pagoa' eskultura egin du. Eskultorerak Estatu Batuetan sortutako maketa oinarri hartuta, Eibarko 'Alfa Arte' enpresan egin dute altzairu herdoilgaitzezko artelana. Lanak hiru metro eta 400 kilo inguru ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!