Duela urtebetetik, HAMA (Harrapatu - Antzutu- Markatu- Askatu) metodoa ezarri zuten, eta hau aurrera ateratzeko pausoak ematen ibili dira. Besteak beste, katuak hartzeko kaiolak erosi eta katuak elikatzeko ikastaroak eta baimenak kudeatu dituzte.
Bestalde, aurrerantzean, hitzarmenaren edukiak garatuta, kolonia batzuen birkokapenean, guneen azpiegituretan eta eritutako katuekin jarraitu beharreko protokoloan aurrerapausoak ematea espero dute sinatzaileek.
"Urtebete baino gehiago daramagu hitzarmen hau sinatzeko lanketan eta lortutako akordioa oso garrantzitsua da katu kolonien kudeaketa era ordenatuan egiteko eta beharrezkoak diren baliabideak identifikatu eta eskuratzeko. Gogora ekarri nahi dut, 2022tik Udalen ardura dela kolonia hauen kudeaketa, eta eskerrak eman nahi dizkiet kudeaketa honetan ardurak hartu eta bolondres laguntzen ari diren guztiei. Aldi berean eskatu nahiko nieke, katuak beraien kabuz elikatzen dituzten herritarrei, elkarteekin harremanetan jartzeko, gauzak era ordenatu eta kontrolatuan egiteko”, azaldu du Mikel Urrutia alkateak.