Bilboko 'Film Sozialak' Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak geldialdi bi egingo ditu urrian Abadiñon. Ikus-entzunezkoen proiekzioak Errota Kultur Etxean izango dira. Hauetxek hain zuzen ere: Write my name, Zaintzen duten emakume baserritarrak, La culpable, Puzzleak, Will My Parents Come to See me, Retour au Cinéma Vox, Europa, Eskuen soinua eta Mother Suriname. Lehenengo seiak urriaren 4an izango dira, eta gainerakoak hilaren 11n. Emanaldi biak 19:00etan hasiko dira.
"Abadiño gai sozialekin konprometituta dago. Urte osoan zehar berbaldi eta emanaldi interesgarri asko izaten dugu eta plazera da Zinema Ikusezinaren emanaldiak bertan jasotzea. Errealitate guztiak dira garrantzitsuak, are garrantzitsuagoak ikusezinak direnak, eta, beraz, garrantzitsua da euren fokua edukitzea eta jendearengana hurreratzea", esan du Monika Iglesias zinegotziak.