Nøgen gipuzkoarrek kontzertua eskainiko dute Abadiñon

Anboto 2024ko ira. 24a, 06:00

Argazkia: Mario Lezaun.

Ostera kultur festibala Abadiñora iritsiko da azaroan. Ekitaldi sorta antolatu du bertan Euskaltzaleen Topaguneak, eta besteak beste, Nøgen taldearen kontzertua, edota Harrobi dantza taldearen Geure(r)a ikuskizuna ikusi ahalko dira. 

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Ostera kultur festibalak Balmaseda, Arrigorriaga, eta Abadiño bisitatuko ditu aurten. Abadiñoko egitaraua hau izango dela aurreratu dute: 

  • Azaroak 28, 19:00etan, 'Kulturgintza bihar: Nola sustatu kultur-zaletasuna?', Txanporta kultur etxean. 
  • Azaroak 29, 20:00etan, Harrobi dantza bertikala: Geure(r)a, Matienako frontoian. 
  • Azaroak 30, 20:00, Nøgen, Probalekuan. 
  • Abenduak 1, 12:00etan, Iratxoen kantu sekretuak, Errota kultur etxean. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!