Abadiñoko Udalak Traña-Matienako mugikortasunari eta aparkalekuei buruz hitz egiteko bilera ireki bat antolatu du. Bilera eguaztenean izango da, 18:00etan, Errota Kultur Etxean.
"Auzotarrek adierazten duten arazo nagusienetako bat aparkaleku faltarena da, eta hori konpontzeko landu dugun proposamena behin herritarrekin osatuta, soluzio horrek martxan jartzea izango da gure erronketariko bat datozen hilabeteetan", azaldu du Mikel Urrutia alkateak.
Bestalde, batzarrean honako gai hauek jorratuko dituztela azaldu dute: aparkatzeko arazoari irtenbidea emateko plaza berriak sortzea eta Traña-Matienako egoiliarrentzako guneak definitzea; eta bidegorriari dagokionez, Astolatik datorren bidea Trañabarren kalearekin konektatzea eta Traña-Matiena eta Durango lehengo trenbidearen bidez lotzea.