Irailaren 21etik abenduaren 21era hamar ekintza egongo dira adin desberdinetako gazteei zuzenduta: bizikleta txangoa Zornotzara, Gau Beltzaren prestaketa, eskalada ikastaroa, arbola landaketa Muntsaratzen, trotilla txapelketa, Mahai tenis jardunaldia, txalaparta iakstaroa, burbuila bolekin jolastea eta arropak elkar trukatzeko azoka.
Ekintza hauek bukatutakoan, musika gozamenerako tartea ere izango da. Eta abenduaren 21ean DJ saioa bat izango da Zelaietako probalekuan, San Toman egunarekin batera.
"Eskerrak eman gura dizkiet jarduerak antolatzeko laguntza eskaini duten Ganbarru taldeari, Mahai Teniseko taldeari eta Katalamixon elkarteari, baita boluntario lan egiten duten guztiei ere", nabarmendu du Ajuriak.